XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ORDENADOREAK

B

Egia esan, erabiltzaileok ezin dugu edozer egin etxeko ordenadoreekin, baina hauek aukera eta ahalmen itzelak utzi dituzte gure esku: liburu osoak (marrazkiak, argazkiak...) etxeko ordenadorean egin ditzakegu, marrazki bizidunak sor ditzakegu, argazkiak eta filmeak alda daitezke, efektu bereziak eta guzti, milaka datu gorde daitezke, entziklopedia osoak kontsulta ditzakegu, nekazaritzan landareak kontrola ditzakete, medikuntzan ebakuntza konplikatuak egiteko izugarrizko laguntza dira...

L

Bestalde, gure etxeko ordenadorea edo telebista, telefono sarearen bidez, informatika-sare batekin lot dezakegu; informatika-sare honek mundu osoko enpresak, erakundeak eta partikularrak lotzen ditu eta, beraz, euren artean datuak truka ditzakete.

Etxetik mugitu gabe, mundu osoarekin harremanetan egon gaitezke.

A

Siliziozko transistoreekin aurrerakada itzelak gertatu ziren informatikaren munduan: silizioari esker, ordenadoreak gero eta txikiagoak, gero eta azkarragoak eta gero eta indartsuagoak izan daitezke.

Gaur egun, zentimetro bateko txip batean, 10-12 milioi transistore kabitzen dira eta, beraz, ehundaka mila milioi datu gorde daitezela.

R

Handik urte batzuetara, 1943an, batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak egiten zituen kalkulagailu elektronikoa sortu zuten; baina oraindik ez zen oso asmakizun praktikoa: 30 tona pisatzen zuen.

I

Azkenik, ahotsaren bidez erabil daitezkeen ordenadoreak ere merkatuan daude dagoeneko.

Hamaika ikusteko jaio gara!

E

1642an B. Pascal-ek batuketak eta kenketak burutzeko lehen kalkulagailu mekanikoa asmatu zuen.

Urte asko igarota, 1930eko hamarkadan lehen ordenadorea lortu zuen (Z3 izeneko makina, K. Zuse alemaniarrak eta Mark I izenekoa, Harvard-en) eta horrekin hasi zen informatikaren lasterketa.

I

Gainera, ordenadoreak erabiltzea gero eta errazagoa da.

Hasiera batean programak oso konplikatuak ziren, baina gaur egun, edonor izan daiteke erabiltzaile.

Izan ere, programatzaileak espezialistak dira eta informatika-programak egiten dakite.

Erabiltzaileek, ordea, programa horiek erabiltzen dakite eta hori edonoren esku dago.